SOS LAUDIOKO LAMUZA PARKEA: “Arabako Batzar Nagusien taldeentzako gutuna”

SOS Parkea

Arabako Batzar Nagusien taldeei:

Lamuza parkea 2013ko abendutik gertatutakoak behartu dute Laudioko herriari botere publikoei eskatzera zerbait egin dezaten Lamuza Parkeko porrota gelditzeko eta bere konponketa gauzatu dezaten.

Musika Etxea deituriko eraikina hutsik dago 2003tik. Arabako Foru Aldundiaren utzikeriak eta Plan Berezia bertan behera uzteak eragin dute beharrezkoak ziren ekintzak ez egitea eta aurreikusi zitekeen moduan, egun gertatu diren kalteak eman dira.

Erorketak ikusterakoan Udala Arabako Foru Aldundiarekin elkartu zen eta konponbidea eskatu zion. 6000 euroko diru kopuruarekin gauzatu zen hori, eraikina sendotzeko eta bere porrota ekiditeko. Hainbat laudioarrentzat neurri horrek ez zuen ezer konpontzen, bakarra izanez gero. Egoeraren larritasuna medio eta gertatutakoaren harira, herritar talde handi eta anitzak SOS Laudioko Lamuza Parkea Plataforma sortu zuen. Uste dugu urte gehiegi igaro direla erakundeen eta herritarren utziaren ondorioz eta gure aburuz hitzetatik ekintzara igarotzeko unea heldu da. Eta denbora honetan hainbat ekimen gauzatu ditugu parkearen garrantzia erakusteko.

Ekimen horiei esker Laudioko Udalak 34.000 euro bideratu ditu Kasinoan lanak egiteko eta bere gainbehera gelditzeko. Diru kopuru xumea da baina adierazten du herriko talde guztiek duten konpromisoa gelditzen den ondare kultural urriarekin. Plataformatik hasi gara hainbat ekintza antolatzen: mobilizazioak, ikerketak eta zabalkunde lanak zein auzolanak parkearen balioa azpimarratzeko eta bere mantenua eta berreskurapena bermatzeko. Gizarte zibilaren inplikazioa bilatuz eta horren adibide sinbolikoa bilakatuz.

Egindako lanarekin jarraituz pasa den urrian SOS Laudioko Lamuza Parkeak aurkeztu zion Arabako Foru Aldundiari eta Lauidoko Udalari eskutitz bat bere jarrera azalduz parkearen inguruan. Era berean, konpromiso zehatzak eskatzen zituen. Halaber, jasotako 4.121 sinadurak aurkeztu genituen, gure jarduera babesteko.

Sinadura bileta horren bitartez hurrengoa eskatzen zen:

– Lamuza Parkeko Plan Bereziak jasotzen zituen larrialdiko esku hartzeak gauzatzea eraikinak erori ez daitezen.

– Parkearen ondarearen jarraipena bermatzea, bereziki Musika Etxea eta Kasinoa eta bide horretan urratsak ematea.

– Laudioko ondare historikoa laudioarren behar soziokulturalak asetzeko bideratzea.

Orain Arabako Foru Aldundiaren 2015. urteko Aurrekontuen aurreproiektua lantzen zaudetelarik zuekin harremanetan jarri gara hau

ESKATZEKO

1.- Publikoki atxikitzea SOS Laudioko Lamuza Parkeak egindako eskakizunei sinadura bilketaren bitartez.

2.- 2015eko aurrekontuetan sustatzea diru kopurua bideratzea Laudioko Lamuza Parkea berreskuratzeko eta hurrengo urteetan ere egitea Parkea guztiz konpondu arte.

3.- Lamuza Parkearen proiektua bideratzea erabilera kulturalei eta erabaki prozesua Laudioko herritarekin, udalarekin eta eragile sozialekin egin dezaten.

4.- Parkearen inguruan lantzen denaren berri ematea, bereziki aurrekontuekin lotura daukaten ekimen eta erabakiei buruz.

Zuen arreta aldez aurretik eskertuz eta ekimenak lortutako babes soziala aintzat hartuko duzuelakoan ahalik eta lasterren erantzutea espero dugu.

Mila esker

SOS Laudioko Lamuza Parkea
Laudio, 2014ko azaroaren 14a

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Oharrak / Notas y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.