SOS Laudioko Lamuza parkea plataformak antolatu ditu jardunaldiak parkearen erabilera eta kudeaketaren inguruan hausnartzeko.
Jardunaldiek “Amets bat gauzatu” izena daukate eta 2015ean egingo dira. Lehen saio honetan 3 espazio kultural ezberdin gonbidatu ditugu. Guztiak hurbilak dira eta leku ezberdinak berrerabili dituzte. Erakundeekin harremanak dituzte baina hiru kudeaketa eredu ezberdinak dauzkate (egitasmo autogestionatutik guztiz pribatura).
Hiru adibide hauek hurrengoak dira: Gernikako Astra (arma lantegi ohia, orain sorkuntza kulturalaren lantegi bilakatuta), Sestaoko Txirlibenea (Altos Hornos-eko eskola zaharretan dagoen okupazio autogestionatua) eta Pabellon 6, Bilboko Zorrotzaurre auzoan dagoen leku industriala antzerki esparrura bideratu dena.
Topaketaren helburua da zuzenean ezagutzea kudeaketa eredua eta nola lortu duten funtzionamendua egonkortzea (finantzazioa, egitura, erakundeekin harremana, egitarau kulturala…).
Hurrengo saioetan talde eta elkarte kulturalen ideiak eta beharrak landu nahi ditugu. Bitartean proiektu berriak gonbidatuko ditugu Lamuza Parkearen funtzionamendua zehazten lagundu gaitzakete eta.
Interesgarria izan daitekeen baten bat ezagutzen baduzu jakinarazi iezaguzu hurrengorako aintzat har dezagun.
Lehenengo saioa urtarrilaren 24an izango da Laudioko Kultur Etxean. 11:00etan hasiko da eta eguerdian bukatu. Eztabaidatzen jarraitzeko asmoa dutenentzat askaria prestatuko dugu.