ERAKUNDEEKIN EGINDAKO BILERAK ETA AZKEN HILABETE HAUETAN EMANDAKO PAUSUAK

SOS Parkea

Hilabete hauetan SOS PARKEA plataformak bilera ugari izan ditu Arabako Foru Aldundiarekin eta Laudioko udalarekin parkearen birgaitze lanetarako konpromezuak egiaztatzeko. Plataformak era oso positiboan baloratzen ditu jasotako erantzunak.

ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ARDURADUNEKIN BILERA

Aurreko Maiatzaren 10ean, Arabako aldundi nagusia, Ramiro González,  aldundi foralaz lagunduta, Cristina González-ekin batzar bat izan genuen non gure egonezinak eta etorkizuneko proposamenak planteatu genituen, aurretik egindako batzar tekniko ugarien lana burutuz.

Bileran, aldundiak bere eta bere taldearen 9 miloi euroko inbertsioaren konpromezua berretsi zuen oraingo gobernu taldea osatzen duten alderdiek onartua (EH bildu eta IUrekin batera) aurreko legebiltzarrean oposizioan zeundela.

Gainera esan zuen, manifestatutako borondate politikoaz gain, nahiz lehen nahiz orain, parkearen errekuperazioa sostengatzeko eta bultzatzeko, aurrekontua arau foralean bilduta dagoela eta urteroko aurrekontu partidekin ornitua izango dela 4 urtetarako, horregatik berme guztiak ematen dira inbertsio hauek aurrera eramateko.

Ramiro Gonzálezek plataformarekin bere adosmena adierazi zuen komenigarria dela erabileren definizioa egitearekin.

Foru aldunditik uste dute erabileren definizioen proiektu integralaren prozezua, garapenarena eta Lamuza Parkearen errekuperazioarena Laudioko herriaren eskutik eman behar direla, beren kolaboratzeko eta parte hartzeko eskaintza osoarekin.

Uste dute prozesu honi aurre egiteko komenigarriena lan gidoi bat egitea izango litzatekeela eta horrela beharrezkoak diren pausoak ematen hastea Lamuza gunearen etorkizuneko erabileren behin behineko definizioan. Plataforma guztiz ados dago planteamendu honekin.

Plataformaren aldetik ondo ausnartutako proiektu integral bat idaztea proposatu zen, beharrak eta aukerak sakon ikertuz, egindako inbertsioak guztiz pozgarriak izan daitezen Laudioko herriarentzat eta beren herritarrentzat.

Zentzu honetan, gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialei moldatu beharko litzateke, eta ulertzen dute aurrez aurretik egindako planak ez luketeela baldintzatu behar, beren iritziz behintzat, bukaerako jardueren proposamena.

Gaur egungo obren erritmoei dagokienez, Plataformatik gure eskerrak eman nahi genituzke gure komisio teknikoak egindako proposamenak Musika etxean barneratzearen egindako lanengatik, non ia beren osotasunean aplikatu diren  eta laister burutzen hasiko dira.

Kasinoaren inguruan, aldundiko teknikoek esaten dute forjatuko erresistentziaren ikerketek zailtasunak daudela adierazten dutela terrazaren erabilpenerako. SOS Parkeak hurrengo asteetan Kultura komisioarekin eta aldundiko teknikoekin lanean jarraitzea erabaki du arazo honi irtenbide bat topatzeko asmoz.

 UDAL ARDURADUNEKIN ETA TALDEEKIN BILERA

Aurreko astean Plataforma Laudioko Udalaren kultura batzordera joan zen, nora behin baino gehiagotan gonbidatuak izan garen parkearen birgaitze ekintzei buruz aritzeko.

Batzar honetan, udal talde multzo osoari, aurreko hilabeteetan egindako lan guztia azaldu zaie parkearen etorkizuneko erabilpenen definiziorako prozesu partehartzaile bat martxan jartzeko asmoz, eta informazio zehatzak jasotzen dituena antzeko prozesu ugari eta garapen aukerekin.

Kultura Batzordeak ia ahobatez bere onespena azaldu du erabilpenen definizio prozezua hurrengo hilabeteetan martxan jartzeko, kontratazioen posibilitateaz eta beharrezko aurrekontu zuzkidurak analizatzen hasiz. Plataformak bere poza eta ilusioa aitortzen du berri honengatik eta Parke Egunerako (berriz ere urte honetan Irailaren 2º larunbatean ospatuko dena) posible izan litekela prozezu hau martxan eukitzea.

Baita ere, udalaren proposamenaren ondorioz, behin behineko kordinaketa eta kolaborazio  foru bat martxan jartzearen egokitasuna analizatu da prozesuaren jarraipen estuago bat egiteko asmoz, birgaitze lan erritmo biziei aurre egiteko gai dena.

PLATAFORMAREN EKIMEN BERRIAK

Plataforma idei eta ekimen berriak lantzen ari da proiektua komunikatu eta sozializatzeko asmoz (egiten ari diren obrak eta erabilpenen definiziorako eta birgaitze integralaren prozezu partehartzailea) eta bi instituzioetatik Lan Plan zehatzago bat idaztera animatu gaituzte. Bi instituzioek analizatzeko konpromezua hartzen dute ondoren era egokienean bultzatu eta sostengatzeko bere arlo ezberdinetatik.

Gainera, proiektu berri eta idei inspiragarriak ezagutzen jarraitzen dugu birgaitzerako erreferentzi giza balio dezaketeenak. Azkena “Zentzumenen Parkea” Noain-en, esperientzia botaniko eta iraunkor aintzindaria, sari internazional ugari jaso dituena eta udal eta biztanleriaren inplikazio zabalaz, legebiltzar ugarietan mantenduta izan dena nahiz eta ikur politiko ezberdinetakoak izan.

Bilera hauen ostean, plataformak parkea berreskuratzeko borondatea dagoela estimatzen du, bai Udala bai Aldundiaren eskutik, eta konfiatzen du hurrengo urteetan behin behineko era batetan proiektua burutzeko balio izango duela.

Uste dugu fase berri batez hitz egin genezakela, konpromezu zehatzekin, aurrera doazen obrekin eta ekimen zehatzekin lehendabiziko pausoak emateko behin behineko birgaitze proiektu integral eta ekonomikoki egingarrian.

Horretarako plataformak bere proposamenak kaleetan bultzatzen eta inplikaturiko erakundeekin lanean jarraituko du.

Era berean Udal eta Aldundiko talde guztiekin batzartzen eta lanean jarraituko du bere ekimenak partekatzeko eta Parkearen birgaitzea bermetzen duen inplikazioa lortzeko talde borroketatik eta abagune zehatzetatik libre.

Beharrezkoak diren talde teknikoekin ere arituko da, Parkea eta bere eraikuntzak leku bizi, dinamikoa, gaurkotua eta XXI mendeko beharretara egokituak bilakatzeko eta ez funtzionalitate eskaseko elementu nostalgiko gisa.

 Laudio, 2016ren Uztailak 1

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Oharrak / Notas y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a ERAKUNDEEKIN EGINDAKO BILERAK ETA AZKEN HILABETE HAUETAN EMANDAKO PAUSUAK

  1. Felix M dijo:

    Lan ederra egiten ari zaretena.
    Mila esker gutxiago egiten dugunok aldetik, azken finean, onura guztiok gozatuko dugulako.

  2. Imanol dijo:

    Lan asko geratzen da egiteko.
    Animo pauSOS pauso joateko….

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s