4. PARKOREOGRAFIA TXAPELKETA (2018) LAUDIOKO SOS PARKEA / ASPANOVAS

Izena emateko formularioa hemen aurkituko duzue:

https://sosparkea.wordpress.com/certamen-parkoreografia-txapelketa/

Aurtengo koreografia txapelketa lehen bi edizioetako datetara bueltatzen da, eta lehenengo aldiz ASPANOVAS (Minbizia duten haurren gurasoen elkartea) elkartearekin batera antolatuko da, maiatzaren 26an, arratsaldeko 17:30ean.

Aurten ere lehiaketaren arauak azaldu baino lehen, hausnarketa baten partaide egin nahi zaituztegu: “Gizarteak begirunean eta aniztasunean oinarrituak eraiki, hazi eta eraldatu egiten dira. Zuen koreografia ederretarako aukeratu dituzuen abestien hitz batzuek, berdintasuna eta sexu aniztasuna artetik bultzatu eta landatu beharrean, zoritxarrez, kontrakoa egiten dute. SOS Parkeak gizarteari galdetu nahi dio ea hau ote den kultura sortzaile eta berritzaile bat garatzeko biderik egokiena. Uste dugu erritmo txukun eta animatuetako beste abesti batzuk aukeratu ahal direla, mezu iraingarriak dituztenak hedatzen lagundu gabe. SOS Parketik, hausnarketa honen protagonista izatera animatu nahi zaituztegu. Ideia honi buelta bat emateko eskaera luzatu nahi dizuegu, zuek ere protagonista izateko emaitzetan.

ANIMO ETA DANTZA ON!”

OINARRIAK

KATEGORIAK:

Haurrena: 0 urtetik 12 urteraino.

Gazteak: 13 urtetik 18 urteraino.

Seniorrak: 18 urtetik gorakoentzat.

(Taldearen adina kalkulatzeko, taldearen gehiengoaren adina izango dugu kontuan. Gauzak hala, 3 edo 4 kideko taldeetan pertsona bat egon daiteke adin gehiago duena, eta 5 edo 6ko taldeetan 2 pertsona egon ahal dira adin gehiagorekin)

SARIAK:

HIRU SARI NAGUSI: Kategoria bakoitzean lan azpimarragarriena egin duen taldeak jasoko du saria. Saria hauetako bat izango da: Dantzako master class baterako matrikula edo dantza-ikuskizun bat ikusteko sarrerak Euskal Herriko hiri batean.

LAU SARI BEREZI: Parte hartzea sustatu eta lehiaketara jende gehiago batzea lortzeko, parte hartuko duten talde guztien artean beste 4 sari berezi banatuko dira. Sari hau, Laudioko taberna edo jatetxe batean taldekide guztientzako (zaintzari edo gonbidatu bat barne) askari edo afari bat izango da.

Saria honako eremuetan lan aipagarriena egin duen taldeentzat izango da:

+ Janzkerarik hoberena eramango duen taldea.

+Animazio gehien sortzen duen parte hartzaileari.

+ Proposamen originalena egingo duen taldea.

+ Euskarazko abesti batekin egingo den dantza onena.

– Begi onez baloratuko da abestien testuetan mezu iraingarririk, xenofoborik edota sexu aniztasunaren eta berdintasunaren aurkakorik ez egotea.

– Lehiaketara edozein adinetako pertsonak aurkeztu daitezke.

– Koreografiak 3 eta 5 minutu arteko iraupena izan beharko du.

– Koreografiaren musika lehiaketaren eguna baino aste bat lehenago aurkeztu beharko da e-postaz edo interneten bitartezko edozein beste tresna batekin bidalita, eta soinu formatu arrunta izan beharko du: WAV edo MP3. Izenburua, musikaren egilea edo interpretea eta koreografia egingo duen taldea behar bezala identifikatuta egon beharko dira.

– Edozein dantza eta musika estilo onartuko da.

– Koreografia originala izan beharko da, taldea bera, edo bere laguntzaileak sortua. Hau da, ez du beste lehiaketa batean aurretiaz aurkeztutakoa izatea balioko.

– Koreografia bakoitza gutxienez 3 pertsonaz eta gehienez 6 pertsonaz osatuko da (formatu hauetatik kanpo beste aukera batzuk onartuko dira erakusketa moduan, lehiaketatik kanpo).

– Gehienez ere 24 talde onartuko dira, eta izen-ematearen hurrenkeran onartuko dira.

– Data: 2018ko Maiatzaren 26a izango da, larunbata, arratsaldeko 17:30ean.

– Izena emateko epea maiatzaren 18an bukatuko da (barne). Baina, esan bezala, izen-ematearen ordena erabiliko da talde- muga erabakitzeko. Beraz, tokia duzula ziurtatu nahi baduzu, lehenbailehen izena ematea gomendatzen dizugu www.sosparkea.com webgune honetan. Horretarako eguizu klik irudi honetan:

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Agenda y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.